Erremontea-Buruz Burukoa

Urrizak erraz gainditu du Endika, 30-12

Aurrelari nafarra gutxienez finalerdietarako sailkatu da, eta, azken partidan Utergak 27 tanto egiten ez baditu, finalean egongo da. Endikak azken partidaren zain egon beharko du.

Urrizak hurrengo fasera sailkatu da Endika 12an utzi eta gero. MAIALEN ANDRES
2018ko abuztuaren 25a
20:31
Entzun

Urrizak aise irabazi dio Endikari Kutxabank Torneoko ligaxkaren hirugarren jardunaldiko lehenengo partidan. Emaitza 30-12 izan da: emaitza horrekin, Urriza finalerdietarako sailkatu da, eta Endikak azken partidaren zain egon beharko du. Barrenetxeak irabazten badu, Endika kanpoan geratuko da, eta alderantziz: Barrenetxeak ez badu irabazten, Endika izango da sailkatua.

Lehenengo postua ere jokoan egongo da. Utergak 27 tanto eginez gero, bera litzateke zuzenean finalista, eta, tanto horietara iristen ez bada, Urriza izango da finalean. Urrizak hamar punturekin amaitu du ligaxka; Utergak zortzi ditu partidu baten faltan; Endikak bost punturekin amaitu du, eta Barrenetxeak hiru ditu, hori ere azken partiduaren faltan. 

Urriza eta Endikaren artekoak ez du emoziorik izan. Hasieran bakarrik egon da berdintasuna, baina, 14-11 eta 16 eta 1eko partzialarekin, Urrizak erraz irabazi du. Saldiasko atzelariak hasieran bakarrik eutsi dio aurrelariari. Gero, errestoan ez du asmatu, eta Urrizak 11 tanto egin dizkio lehenengo pilotakadarekin. Gaur arte partida guztiak izan dira berdinduak, baina bosgarrenean abantailak handitu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.