Erremontea-Buruz Burukoa

Urrizak eta Barrenetxeak ezin dute hutsik egin

Buruz Buruko ligaxkan bigarren jardunaldia hasiko da bihar Galarretan, lehenengo jardunaldian galdu zuten erremontisten arteko partiduarekin

2018ko abuztuaren 17a
22:17
Entzun

Urrizak eta Barrenetxeak ezustean galdu zuten lehenengo jardunaldian, batez ere Urrizak, eta bigarren jardunaldia ez batek eta ez besteak ezin dute hutsik egin arazo larrietan sartu nahi ez baldin badute behintzat. Urrizak bi puntu ditu eta Barrenetxeak bakarra. Horrek hernaniarra egoera larriagoan jartzen du eta punturik ez badu lortzen finalerdiak urrutiago izango ditu.

Gainera Urriza da faborito nagusia. Beti izaten da, horregatik da bost aldiz txapeldun, azken hiruak erreskadan, eta bera gainditzea ia ezinezkoa izan da azken sei urteetan. Azken urteetan bata bestearen aurka maiz jokatu dute eta beti irabazi du Urrizak. Azkenengoa Master txapelketaren finalean lehiatu ziren, urtarrilean, eta 30-19 irabazi zuen iruindarrak.

Kutxabank Torneoan iaz, ligaxkan, 30-21 izan zen emaitza eta orain bi urteko finaleko emaitza errepikatu zen. Aurretik ere beste behin jokatu zuten elkarren aurka, 2015eko txapelketan, eta garaipena nafarraren alde 30-24 izan zen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.