Erremontea-Buruz Burukoa

Urrizak nagusitasun osoz lortu du seigarren txapela

Uste baino errazago irabazi du Utergaren aurkako Buruz Buruko Kutxabank Torneoa (30-15)

Urriza txapelarekin, Uterga alboan duela. MAIALEN ANDRES
2018ko irailaren 8a
19:03
Entzun

Urrizak askok uste baino errazago irabazi du seigarren txapela. Kutxabank Torneoko finalean 30-15 hartu du mendean Xanti Uterga, eta finalik berdinduena espero zena horretan geratu da, esperoan. 

Iruñeko aurrelariak asmatu du bai sakearekin, baia piloteoan eta baita banakako jokoak eskatzen duen guztian ere. Utergak, berriz, ez du bere jokorik egin, eta gauzak ez zaizkio nahi bezela irten. 

Urrizak sakearekin min handia egin du, eta Utergak, berriz, errestoan ez du piloteoaren ekimena hartu. Jokaldi gutxiko finala izan da, eta Urrizak indarrarez atzean eginiko tantoak izan dira gehienak. 

Partida ongi hasi da Doneztebeko aurrelaiarentzat, 0-1 eta 2-3 aurretik, baina berehala hartu du aurrea aurkariak, 7-3, eta, gero, kontrolpean izan du finala denbora guztian. Bederatzi tantoren aldea lortu du lan erditarako, 15-6, eta, nahiz eta Utergak jarraian hiru tanto egin, 15-9, abantaila berriz handitu du, eta azkenengoarekin lortu du alderik handiena, 30-15. 

52 minutu iraun du finalak, eta Urrizak 19 tanto egin ditu piloteoan, bederatzi sakez, eta lau galdu ditu guztira. Utergak zortzi tanto bakarrik lortu ditu piloteoan, eta hiru sakez. Guztira, bi pilota galdu ditu. 

Urrizak sei txapel ditu jadanik, eta bigarrena da txapel gehien dutenen sailkapenean, Ezkurraren atzetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.