Buruz burukoaren lehenengo partidua ezusteko handi batekin hasi da. Utergak 30-27 garaitu du Urriza eta lehenengo lau puntuak batu ditu. Urrizak bi lortu ditu 27 eta 29 tanto artean egin bait zituen.
Urrizak lau urte zeramatzan partidurik galdu gabe txapelketa nagusian eta Utergak aurreikuspen guztiak hautsi ditu. Partidua oso leiatua izan zen, 70 minutuko iraupena izan zuen, eta gora beherak izan zituen bi pilotarientzako. Hsiera nahiko berdindua izan zen, baina erdi aldera Urrizak bere indarra erakutsi zuen eta 20-14 aurreratu zen. Ongi ari zen iruindarra sakearekin eta Utergak ez zion aurpegia galtzen norgehiagokari.
Borroka horren ondorioz errestoan ongi zebilen eta Urrizak konfidantza galdu zuen bere sakean. Hori baliatu zuen Utergak desbantaila murrizteko eta 23-27 aurreratzeko. Urriza saiatu zen hurbiltzen eta bi tantora jarri zen, 25-27 eta 27-29, baina sakez galdutako laugarren pilotak garaipena eman zion Utergari.