Espainiako Gorteetarako bozen eguna iritsi da, eta bi bloke kontrajarrik aukerak dituzte gobernura iristeko. Lehia estua espero da, eta horrek parte hartzea sustatu dezake. Halere, ezin da ahaztu abstentzioak gora egin duela azken bozetan.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan EAJren eta PSE-EEren arteko ituna osatzea da aukera posibleena maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen osteko aliantzei dagokienez. Politologoek, ordea, uste dute posible dela ezkerreko ardatza aktibatzea, eta EH Bilduk eta PSE-EEk akordioak erdiestea.
Buruzagi politikoen karismari eta transmititzen dituzten emozioei erreparatzen zaien garaian, Iñigo Urkulluk aurkako guztia ordezkatzen du: kudeaketari lotutako lidergo bat.
Aspalditik dator EAJren nagusitasuna Bizkaian, eta ez dirudi luze gabe aldatuko denik; horrek ez du esan nahi herrialde horretako bozak interesik gabekoak direnik.
Bi asteko kanpainaren ostean, heldu da hauteskunde eguna Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Ezohikoa izango da gaurkoa, osasun neurriak direla-eta, baina kanpaina ere inoiz ez bezalakoa izan da, pandemiagatik. Hain justu, auzi horrek beste gai batzuk estali ditu, Rodriguez, Arrieta eta Silvanen ustez.
Eva Silvanek adierazi du «ezinezkoa» dela jakitea zenbat haurrek jasaten dituzten indarkeriaren ondorioak. Uste du «ikerketa sakonak» egin behar liratekeela «arazoaren neurriaz» konturatzeko.