Igeriketa

"Igeriketa" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Joseba Arratibel Ladron

2022ko uztailak 21

Igerilariak lehian, Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian.

Asteburu honetan izango da Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia. Aurten, gainera, 50 urte beteko ditu, eta, lau igeriketa proba egiteaz gain, jendea ere omenduko dute; esaterako, Carlos Santana, 50 urtez igeri egin duen igerilari bakarra.

Julen Etxeberria

2022ko ekainak 25

Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire, txandakakoaren podiumean.
Tokioko Olinpiar Jokoak urtebete atzeratu izanak denboraldiko egutegia estutu die Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilariei: urtebete eskas izan dute Munduko Txapelketa prestatzeko. Baina bikain egin diote aurre erronkari: hiru domina irabazi ditu bakoitzak.

Jone Bastida Alzuru

2021eko abuztuak 3

Katie Ledecky igerilari estatubatuarra.
Michael Phelps ikurraren osteko Olinpiar Jokoak izan dira Tokiokoak, eta igerilekuan hainbat izarrek egin dute distira: Dressel, Ledecky, Titmus, McKeon... Lehia eta marka ikusgarriak egin dituzte.

Jakes Goikoetxea

2021eko abuztuak 1

Katie Ledecky, estilo libreko 800 metroko proba bukatu berritan, Tokioko Ur Kiroletako Zentroko igerilekuan.
Katie Ledeckyk irabazi egin du estilo libreko 800 metroko proba, baina beste batzuetan baino gertuago izan du bigarrena, Ariarne Titmus. Caeleb Dressel gailendu da tximeleta estiloko 100 metrokoan, eta munduko marka berria ezarri du.

Jakes Goikoetxea

2021eko uztailak 27

Anna Kiesenhofer txirrindulariak eta Ahmed Hafnaui igerilariak ezerezean utzi dituzte iragarpen guztiak: bai inork espero ez zuenean urrezko domina irabazteagatik, bai Tokiora iristeko egin duten ibilbideagatik. Kiesenhofer ez da txirrindulari profesionala, eta ez dauka talderik.

Mikel O. Iribar

2021eko maiatzak 27

Nahia Zudaire, eskuinetik lehena, Europako Txapelketako estilo libreko 100 metroko proban lortutako brontzezko domina eskuetan duela.
Nahia Zudaire igerilariak zilarrezko eta brontzezko dominak lortu ditu Europako Txapelketan. Hala, pandemia aurretik sentitzen zuen presioari buelta ematea lortu du.

Julen Etxeberria

2021eko urtarrilak 12

Tximeleta estiloko espezialista bikaina da Maider Redin: inork ez du hark baino azkarrago igeri egin haren mailan Euskal Herrian. Ikasketak lehentasun izanda, kanpora joan gabe eta diru laguntzarik gabe lortu du.

Olatz Silva

2020ko uztailak 22

Iskander Sagarminaga igerilariak Mantxako kanala zeharkatuko du hurrengo astean. 50 kilometro egingo ditu igerian neopreno gabe. Eider Eibar marrazkilariak irudiak jarriko dizkio Sagarminagaren abenturari.

Mikel Rodriguez

2019ko abenduak 28

Bihar jokatuko dute Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketaren 37. ekitaldia, Ordiziako Majori kiroldegian. Bertze urte batez atzerriko goi mailako igerilariak lehiatuko dira.

Lander Muñagorri Garmendia

2018ko ekainak 30

Bilbo jauzien hiriburu bihurtu da asteburu honetan. Red Bull Cliff Diving munduko txapelketa egiten ari dira egun hauetan, eta Salbeko zubitik jauzi ikusgarriak egiten ari dira.

Iker Tubia

2018ko apirilak 10

Bill May eta Kanako Kitao Spendlove, munduko txapelketan.
Gimnastika erritmikoko eta igeriketa sinkronizatuko gizonek hainbat muga dituzte nazioarteko txapelketetan aritzeko. Bidea irekitzen ari dira oraino.

Julen Etxeberria

2017ko abenduak 28

Oskitz Aguilar, apirilean Espainiako Txapelketan 100 metrokoan irabazitako urrezko dominarekin.
Markel Alberdiren erretiroak hutsune handia utzi du euskal igeriketan, punta-puntako lehian. Oskitz Aguilar irundarra saiatzen ari da hori gehiegi nabaritu ez dadin.

Mikel Orbañanos Iribar

2017ko abuztuak 16

Parte hartzaileak uretara sartzen, atzo goizean, Zurriolako hondartzan.
Luis Goñi hernaniarrak erdietsi du lehen postua Donostiako Aste Nagusiko Pasealeku Berriko 49. igerialdian; Amaia Iriarte Burlatako gaztea izan da helmugara iritsi den lehen neska. Guztira, 459 igerilarik parte hartu dute. Zerua estalia zegon arren, ikusmin handia izan du aurtengoak ere.

Gehiago ikusi

Publizitatea