'Harri, orri, arkatz': krokisaren artea
2023ko maiatzak 23

Eli Azurmendi, Rafa Elorza eta Juancar Sanz Donostiako Club Vasco de Camping elkarteko kideek eskaladako krokisen inoizko erakusketarik handiena zabalduko dute azaroan Bilboko Mendi Film jaialdian. Liburu bat ere argitaratuko dute. Finantzaketa kolektiboko kanpaina arrakastatsua egiten ari dira asteotan egitasmoa bultzatzeko.