Bilboko Arte Ederren Museoak 4,6 milioi igo du eraikina handitzeko aurrekontua
2022ko ekainak 14

Norman Fosterrek eta Luis Maria Uriartek museoa handitzeko diseinatutako proiektua gauzatuko duen enpresa eraikitzailerik agertu ez dela-eta hartu du erabakia patronatuak. Lehengaien garestitzea aipatu dute arrazoi nagusitzat.