Mattin

"Mattin" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Miel A. Elustondo

2021eko abuztuak 8

Ahetzeko hilerrian Mayi Treku-Olhandegiren hilobia.
'Mattin, nere gizona' liburua ondu zuen ilun-argiaz honako aldean zelarik. Eskola handirik ez zuela zioen, baina eskolatuak baino hobeki ezarri zuen paperean pertsulari handiaren biografia bat, Antonio Zabala zenak akuilaturik. Arbonan sortuagatik ere, Mattin senarraren ondoan datza Ahetzeko hilerrian. Hantxe errezibitu gaitu Mayi Treku-Olhandegik, atsegin handian.

Publizitatea