Zumaia arraun taldea

"Zumaia arraun taldea" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Pettan Uralde

2023ko irailak 7

Miren Garrastazu eta Argia Ibar, Zumaian.
Kontxako Banderarako sailkatzea lortu zuten joan den astean, eta lehen jardunaldia jokatzetik datoz. Ametsa bizitzen ari dira Miren Garrastazu eta Argia Ibar, Getariako ama-alabak. Bigarren urtez dabiltza elkarrekin Telmo Deun arraun elkartean, eta gauza handiak ari dira bizitzen

Pettan Uralde

2023ko abuztuak 31

Orioko arraunlariak, Kontxako Banderako sailkatze estropadan.
ETE ligako bi ontziek eman dute eguneko ustekabea, eta Orio, Arraun Lagunak, Tolosaldea, Hondarribia eta Hibaikarekin batera arituko dira Kontxan. Galiziako ontziek ez dute sailkatzea lortu

Aitor Manterola Garate

2019ko abuztuak 15

Zumaiako kideak, Lekeition irabazitako ETE ligako bandera ospatzen.
Joxe Enrike Manterola 'Kike'-ren agindupean, denboraldi aparta ari da egiten Zumaia ETE ligan, hiru urtez lehorrean egon eta gero. Entrenatzaileak arraunlarien lana goraipatu du.

Imanol Magro Eizmendi

2019ko abuztuak 4

Deustuko arraunlariak bandera bat ospatzen, artxiboko irudi batean.
Estropadaren erdialdetik aurrera gora egin, eta Camargoko bandera irabazi du. Hiru puntu urrundu du Getaria, eta bi jan dizkio Zarautzi

Aitor Manterola Garate

2019ko uztailak 16

Zumaiako arraulariak, igandean Portugaleten irabazi zuten bandera ospatzen.
Zumaiako emakumezkoen traineruak bandera bat irabazi du berriz, hiru urtean ontzia lehorrean egon eta gero. Igandean izan zen, ETE ligan, Portugaleten, eta banderari beste lorpen bat gehitu dio: lehena da ligan.

Aitor Manterola Garate

2018ko azaroak 7

San Juan, Hondarribia, Orio eta Arraun, joan den udan jokatutako estropada batean.
Euskotren ligan, San Juanen geroa ilunduta dago oraingoz, Orio indartu egin da, Donostiarrak taldea biribildu nahi du, eta Arraunek eutsi egiten dio. ETE ligan, berriz, aldaketa handiena da Zumaia berriro ariko dela.

Ainara Arratibel Gascon

2017ko martxoak 29

Urteetan, Realeko belar hockeyko taldean aritu zen Ainara Mujika. Orain, berriz, arraunean hasi da. Zumaiako patroi izango da sasoi honetan.

Aitor Manterola Garate

2016ko uztailak 19

Zumaiako arraunlariak eta patroia, larunbatean, Bilbon, ziabogako lanean.
Zumaia da azkena San Miguel ligan, eta hamar puntura du ez jaistea, sei estropada jokatu eta gero. Anjel Etxaniz presidentea eta Patxi Frances entrenatzailea ez daude etsita, ordea: «Eman diezaiokegu buelta oraindik», diote.

Aitor Manterola Garate

2016ko ekainak 10

Zumaiako arraunlariak, garaipena ospatzen, kanporaketako bigarren jardunaldian, Portugaleten, iazko irailean.
Zumaia itzuli egin da San Miguel ligara hiru urteren buruan, eta joan zenean bezala jarraitzen du lanean: etxeko arraunlariekin. Mailari eustea dauka helburu bakartzat

Aitor Manterola Garate

2016ko urtarrilak 12

Zumaiako emakumezkoen trainerua ez da uretan izango aurten. Ezin izan dute osatu taldea. Emakumezkoen estropadak duela zortzi urte hasi zirenetik, lehian izan da 'Telmo Deun', eta irabazi beharreko dena irabazi du.

Aitor Manterola Garate

2015eko irailak 24

Patxi Frances, Zumaiako egungo prestatzailea.
Bi urteren ondoren, San Miguel ligara itzuli da Zumaia. Ezustea izan da batzuentzat. Patxi Frances entrenatzaileak igoeraren atzean zer dagoen azaldu du, eta 2016ra begira jarri da.

Aitor Manterola Garate

2015eko irailak 19

Getariako eta Zumaiako traineruak, nor baino nor, Ondarroan jokatutako KAE1 ligako estropadan.
Getariak eta Zumaiak beste aukera bat daukate gaur eta bihar San Miguel ligara igotzeko. Egoitz Mateos, Getariako arraunlaria eta Iñaki Urtubia, Zumaiakoa, itxaropenez gainezka doaz kanporaketara.

Gehiago ikusi

Publizitatea