GAROÑA

0 mailako gertakari baten berri eman du Garoñako zentralak

Zentral nuklearraren kudeatzaileak CSN Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluari eman dio gertakariaren berri.

Greenpeace talde ekologistako ekintzaileen protesta Garoñako zentral nuklearrean, iazko martxoan. MARIO GOMEZ / EFE
2015eko maiatzaren 15a
19:27
Entzun

Ostegunean izan zen gertakaria; kontrol konektore bateko konexioa kaltetua zegoela-eta, suteen kontrako detektagailua aktibatu egin zen barra elektriko baten elikadura etengailuaren konpartimentuan.

Suteen kontrako taldeak baieztatu zuen ez zela suterik, eta zentraleko kudeatzaileek etengailuaren elikatze elektrikoa eten zuten. Geldirik dago zentrala, eta erregai guztia ur biltegietan dute.

CSNk bere webgunean eman du gertakariaren berri, prozedurak hala zehazten duela-eta. Ez da inor zauritu eta ez da ihes erradioaktiborik izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.