Ekonomia

%0,1 jaitsi da KPI Hego Euskal Herrian

Bizkaian eta Gipuzkoan jaitsi da, eta Araban eta Nafarroan, aldiz, igo. INE Espainiako Estatistika Institutuak eman ditu datuak.

2007ko martxoaren 13a
17:39
Entzun
Otsailean KPI Kontsumorako Prezioen Indizea %0,1 da Hego Euskal Herrian. Oro har, eguneroko bizimodurako ondasunen prezioa %0,6 jaitsi da abendutik, eta %2,3koa da urte arteko tasa, urtarrilean bezala.

Probintziaka, aldeak daude batetik bestera. Bizkaian %0,2 jaitsi da otsailean. Gipuzkoan, berriz, 0,1ekoa izan da jaitsiera. Araban, aldiz, %0,1 igo da eta Nafarroan beste hainbeste.

Nolanahi ere, urte hasieratik beheranzkoa izan da prezioen joera Hego Euskal Herri osoan: Araban 0,5 jaitsi dira; Bizkaian 0,6; Gipuzkoan, 0,7, eta Nafarroan 1,1.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.