Hona hemen, aurrerapen gisa, Joxe Iriarte Bikila eta Karmelo Landaren esan batzuk:
Joxe Iriarte Bikila:
- "Nik uste dut ezkerraren egitasmoak gauzatzea inoiz baino premiazkoagoa dela. Rosa Luxemburgek zioen ‘sozialismoa edo basakeria’ horrek inoiz baino gaurkotasun handiagoa du".
- "Ezkerra krisian dago, horretaz ez dago dudarik. Baina ez da beti horrela izan: XX. mendearen zatirik handienean, ezkerra gora zetorren, bazuen egoera aldatzeko gaitasuna".
Karmelo Landa:
- "Ezkerra ezin da mugatu lekukotza ematera; injustiziak salatzen ditu, bai, baina ez da ausartzen alternatibak proposatzera. Mundu berri bat posible da guk posible egiten badugu".
- "Orain arte jokabide estatalista izan eta [Espainiako] estatua eremu sakratutzat jo duen ezkerraren zati hori erakarri behar dugu. ‘Han [Espainian] ez da posible, hemen bai’ esan behar diogu".