Migratzaileak

'Aquarius' ontziko 87 migratzaile Euskal Herrira ekarriko dituzte

Datozen egunetan hogei lagun iritsiko dira Gipuzkoara.

Aquarius ontzian iritsitako migratzaileak. EFE.
2018ko ekainaren 19a
07:23
Entzun

Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Imanol Lasak adierazi du migratzaileak «pixkanaka» iritsiko direla, eta haiei harrera egiteko protokolo guztiak «aktibatuta» daudela. 87 migratzailetatik 22 Nafarroara iritsiko dira, nahiz eta berez hamar hartzea egokitzen zaion.

Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da bihar, eta hainbat erakundek adierazpenak egin dituzte gaiaren inguruan.

Arabako Foru Aldundiak, esaterako, adierazi du migratzaileek asilo eskaerak egitea bultzatuko duela, eta nabarmendu dute emakumezko migratzaileei arreta berezia eman behar zaiela, «emakume izateagatik soilik» eskubide urraketak jasan ditzaketelako.

Arartekoak, berriz, errefuxiatuei buruzko akordio bat galdegin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.