KONPONBIDEARI BEGIRA

'Bakegileen' Parisko martxa, abenduaren 9an

Azaroaren 25ean ziren egitekoak.

'Bakegileak', maiatzaren 16an Luhuson emandako prentsaurrekoan. ISABELLE MIQUELESTORENA
2017ko ekainaren 22a
11:58
Entzun

Maiatzaren 16an eman zuten bakegileek Parisko mobilizazioaren berri. Ordura arte ekinaldiak ugarituko dituztela iragarri zuten antolatzaileek: "Frantziako gobernu berriari mahai gainean jarri behar zaio bake prozesuan engaiatzeko premia".

Hasieran iragarri zutenez, abenduaren 16an ziren egitekoak Pariskoa. Egun horretan da betetzekoa ETAren armagabetze zibilaren kontra Frantziako Poliziak Luhuson egin zuen operazioaren urteurrena. "Abenduaren 16ko asteburuan Euskal Herrian hitzordu inportanteak antolatuak direla ikusirik", azaroaren 25era aurreratu zuten mobilizazioa. Azkenik, abenduaren 9an izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.