CAN AUZIA

'Can auzia' ikertzeko batzordea sortzeko eskaera, aurrera

Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak ontzat eman dute ostegunean Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k, PSNk eta Ezkerrak egindako eskaera.

Aurreko legegintzaldian osatutako ikerketa batzordea. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2016ko martxoaren 7a
08:04
Entzun

Aurreko legegintzaldian aurrera egiteko denborarik gabe geratuta, Can auzia ikertu nahi dute, ardura politikoak argitzeko asmotan. Tramitera onartu dute ostegunean Nafarroako Gobernuko lau alderdiek eta PSNk egindako eskaera. Litekeena da Aste Santuko oporren ostean hastea eztabaida.

Geroa Bairen bozeramaile Koldo Martinezek azpimarratu du ez dela posible Nafarroako Kutxa horrela desagertzea, eta, zentzu horretan, garrantzitsua dela gaia ikertzea: "Nafarrok gehien batzen gintuen sinbolo eta errealitate bat izanik, ez da posible besterik gabe desagertzea, erantzukizun politikorik gabe". Ildo berekoak izan dira ikerketa batzordea abiatzeko eskaera egin duten alderdietako bozeramaileen adierazpenak.

UPN eta PPNk aurkako botoa eman dute: horien ustez, ikerketa batzordea abiatu nahi dute gobernuko lau alderdiek euren egungo kudeaketa "ezkutatzeko". "Ez dut uste ezer garrantzitsurik ekarriko duenik: ikerketa batzordea abiatu aurretik idatzita egongo dira ondorioak", esan du UPNko bozeramaile Javier Esparzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.