Anadolu berri agentziak jakinarazi duenez, Turkiako Poliziak Cumhuriyet egukariko kontseilu editorialeko presidente Akin Atalay atxilotu du Istanbulgo aireportuan, Berlindik zetorrela. Fiskaltzak hura atxilotzeko agindua eman zuen urrian, eta haren etxea miatu zuen Poliziak. Alemanian zegoenez, ezin izan zuten atxilotu.
Uztaileko Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearen aurkako estatu kolpe saioaren ostean, hainbat eragileren aurkako jazarpena abiatu dute. Tartean dago Cumhuriyet egunkaria. Bederatzi kazetari espetxeratuta daude.
Kurduak ere jomugan izan ditu Erdoganek. Besteak beste, Selahattin Demirtas eta Figen Yuksekdag HDPko buruak eta bederatzi diputatu atxilotu ditu Turkiak. Europako Batzordeak kritikatu egin ditu Turkiak politikari kurduen kontra egindako atxiloketak, eta salatu eskubideak "urratzen" ari dela: "Turkia ez doa Europak nahi duen bidetik".