Arabako Probintzia Auzitegiko epailearen aurreran deklaratzen hastekoak ziren gaur De Miguel auziko akusatuak. Urtarrilean abiatu zen ustezko ustelkeria sarea ikertzeko ahozko epaiketa, eta 26 lagun daude akusatuen aulkian; tartean, Alfredo de Miguel Arabako EAJko buruzagi ohia. Hark izan behar zuen deklaratzen lehena, gaur, 09:30ean, baina ez du egin.
Epaiketa eten egin dute 15 egunerako, Fiskaltzak eta defentsak hala eskatuta. Izan ere, aldeak negoziatzen ari dira, epaituek akusazioetako batzuk aitortzearen truke zigor apalagoak eskatzeko. Momentuz, De Miguelenetzat eskatzen du zigorrik handiena Fiskaltzak: 54 urte; eta 32 eta 4 urte bitarteko zigorrak gainerakoentzat. Orotara, 439 urteko kartzela zigorra, eroskeria, dirua zuritzea eta prebarikazioa leporatuta, besteak beste.
Auzitegian da Jon Olano Urain kazetaria, zuzeneko kontaketa egiten.
Tweets by olano_urkia
Ustezko iruzurragatik Euskal Autonomia Erkidegoan sekula egin den epaiketarik handiena da De Miguel auzikoa. Epaiketa hasi zenetik, ehunka lekuko eta dozena bat peritu pasatu dira auzitegitik. Besteak beste, jakin da De Miguelek 25 sozietate inguru sortu zituela propio iruzur egiteko.