Kilometroak

'Demasa', 2016ko Kilometroetarako leloa

Bergarako Aranzadi ikastolak antolatuko du datorren urteko jaialdia.

AHTaren aurkako protesta, Val di Susan. BERRIA
2015eko azaroaren 6a
18:26
Entzun

Ikastolak eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak aukeratu dute leloa. Antolatzaileen esanetan, ikastolak jaialdi "mundiala" antolatu ohi du urtero ikasturteari amaiera emateko: "Kilometroak 2016 halakoa izan dadila nahi dugu: Demasa, demasekoa, ahaztuko ez duguna". Urriaren 2an izango da jaia.

Irudia Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak diseinatu du. Hurrengo edizioa demasa izan dadin, herriarekin egin nahi du Aranzadi Ikastolak: Bergararekin, Debagoienarekin eta Gipuzkoarekin. "Ez da helburua jendeak guri laguntzea, jendea bera kilometroak antolatzen, diseinatzen, eraikitzen, nahi dugu. Aranzadiren helburua da Kilometroak denona izatea eta, horretarako, denok elkarrekin, kooperazioan, egin behar dugu. Horrek bihurtuko du demasekoa. Horrek ekarriko ditu ideia berriak, sormena, bikaintasuna".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.