Internet

'.eus' domeinuak 6.000 erabiltzaile ditu jada, eta goraka doa

Gainerako domeinuak %7 jaisten ari dira, baina .eus %18 handitu da bederatzi hilabetean. Enpresak dira erabiltzaile gehienak, gero instituzioak datoz, eta haien atzetik elkarteak eta norbanakoak.

Manex Garaio, Josu Waliño eta Lorea Arakistain, PuntuEus fundazioko kideak. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS
2016ko azaroaren 1a
17:36
Entzun

Segurtasuna da .eus domeinuaren bermea. Halaxe dio Josu Waliño PuntuEus fundazioko lehendakariak. "Maila handiko domeinua izatea nahi dugu", eta horretan ari dira. Horregatik, egunero-egunero begiratzen dute .eus domeinuan dauden webguneetan "spam-ik" edo bestelako eraso informatikorik dagoen edo ez. Hala, segurtasuna eskaintzen dute.

Ari dira bidea egiten, eta ari dira tokia topatzen. 6.000 webgunek dute dagoeneko .eus domeinua, eta goranzko joera du, domeinu nagusiak beherako bidea egiten ari diren bitartean; %18 igo da bederatzi hilabetean; gainerakoak, batez beste, %7 ari dira jaisten.

2007an sortu zen domeinua, eta euskara bultzatzea du helburu, besteak beste. Horregatik, domeinua erabili nahi dutenei webgunearen gutxienez zati bat euskaraz edukitzea eskatzen zaie. Hala ez dutenei, lagundu egiten diete, gainera, webgunea egokitzen.

Ehun instituzio inguru, elkarteak, enpresak eta norbanako batzuk zeuden proiektuaren sustapenean. Eta 6.000 erabiltzailera iritsi direnean, enpresak dira nagusi: %34. Instituzioak daude bigarren postuan (%19), euskara eta kulturako eragileak gero (%15), eta haien ondoren datoz, hurrenez hurren, hezkuntzakoak eta norbanakoak (%8 eta %6).

Geolokalizazioari dagokionez ere "balio erantsia" du .eus-ek, Waliñoren irudiko: "Jauzia eman nahi dugu, eta domeinua Euskal Herrian erreferente izatea lortu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.