Abiadura Handiko Trena

'Euskal Y'-ari 11,6 milioiko laguntza ematea proposatu du Europako Batzordeak

Orotara, Espainiako Estatuko 23 proiekturi lagundu asmo dio Bruselak. Estatu kideek berretsi behar dute orain proposamena.

Abiadura Handiko Trenaren lanak, Elorrion. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2016ko ekainaren 17a
14:57
Entzun

Europa Konektatuz proiektuaren barruan kokatzen da laguntza proposamen hori, eta, guztira, 11,6 milioi euro izango lirateke Gasteiz, Bilbo eta Donostia lotzen diuen abiadura handiko trenarentzat. Euskal Y-a deritzona, hala ere, ez da Bruselak lagundu asmo duen proiektu bakarra. Horretaz gain, laguntzak jasoko dituzte Espainiako Estatuko beste 22 egitasmok.

Dena den, hurrengo urratsa egin aurretik Europako Batasuneko estatu kideen oniritzia behar du proposamenak. Harekin batera mahai gainean izango dira Europa osoko beste 195 proiekturentzako laguntzak ere. Denera, 6.700 milioi euro jarriko ditu horietarako Batzordeak.

Euskal Y-aren kasuan, Bergara-Irun eta Bilbo-Gasteiz arteko seinaleak jartzeko izango litzateke laguntza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.