Hilaren 28an emango dute ETB1eko telesailaren azkeneko atala. Pausoka ekoizpen etxearen eta ETBren artean 3.707 atal ekoitzi dituzte. Hiru atal baino ez dira gelditzen amaierarako. Saioan parte hartu duten zuzendariek, aktoreek, euskara arduradunek eta ikusleek nabarmendu dute "hutsune handia" utziko duela Goenkale-k. Izan ere, euskarazko lehen telenobela izan zenak sekulako arrakasta lortu zuen aurreneko urteetan. Mugarri izan da, gainera, ekoizpenean, euskara alorrean eta aktore eskola gisa.
KOMUNIKAZIOA
'Goenkale'-k 21 urteko bide oparoa egin du
BERRIAk datozen egunetan 'Goenkale'-ren inguruko erreportaje sorta bat argitaratuko du. [Youtube]https://youtu.be/lTK5tM2QuJw[/Youtube]
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu