Gu biok euskaraz, zu ere bai. Egingo dugu euskaraz, gaur eta bihar... Atarrabiako euskaltzaleak Grease film ezaguneko protagonista bihurtu dira, Euskaraldia zabaltzeko asmoz egindako bideo-parodian. Aitor Hernandez aritu da John Travoltaren rolean, eta Oihane Marin, berriz, Olivia Newton Johnen azalean.
Eguesibarko Euskaraldiko taldearena izan zen hasierako ideia, eta Atarrabiako taldeak egin du moldaketa. Irudiaz, grabazioaz eta edizioaz, berriz, Karrikaluze euskara taldekoak arduratu dira. Atarrabiako Euskaldunen Topagunea da Karrikaluze, eta aisialdi programak, kultur saioak, lan poltsa eta Youtubeko kanal bat dituzte, besteak beste. Hor jarri dute ikusgai Euskaraldia Grease bideoa.