epaitegiak

'Interviú' aldizkariaren arabera, epaileak ez du delitu zantzurik ikusi Muniainen auzian

Espainiako aldizkari horrek aurreratu duenez, Athleticeko jokalaria errugabea dela ebatzi du epaileak.

Iker Muniain, pasa den denboraldian partida batean. MONIKA DEL VALLE, ARGAZKI PRESS
2016ko abuztuaren 23a
11:39
Entzun

Espainiako Interviú aldizkariak argitaratu duenez, Iker Muniainen ustezko sexu-eraso kasua ikertzen ari den epaileak ez du delitu zantzurik ikusi eta ez ditu deklaratzera deituko ez Athleticeko jokalaria ezta David de Gea Manchesterreko atezaina ere. Ekainean jarri zuen sexu-eraso salaketa emakume batek, Madrilgo hotel batean eraso ziotela esanez. Athleticeko jokalariak gezurtatu egin zuen emakumeari eraso zionik. Epaileak orain ebatzi du, Interviú-ren arabera betiere, errugabeak direla eta ez zela erasorik egon.

Bi horiez gain, identifikatu gabeko beste jokalari bat eta Ignacio Allende Fernandez Torbe portugaletearra zeuden auzi horretan nahastuta; Torbe auzia jarri diote horregatik. Azken hori espetxean dago ustez haur pornografia, giza trafikoa, iruzur fiskala eta dirua zuritzea leporatuta —auzia sekretupean dago—. Eldiario.es atariak ekainean aurreratu zuenez, salaketa jarri zuen emakumearen sexu erasoaren ikerketan babestuta deklaratu duen lekuko batek Poliziari azaldu zion Iker Muniainekin sexu harremanak izatera behartu zutela. De Geari prostituzioa bultzatzea leporatzen zion.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.