Gizartea

'Izan kolore', Gora Gasteiz-en dokumentala

2014ko uda ostean sortutako mugimenduaren inguruko dokumentala egin dute. Hemen ikusgai. [vimeo]https://vimeo.com/153104534[/vimeo]

2016ko uztailaren 5a
11:31
Entzun

Kolorea eman nahi zion hiriari Gora Gasteiz mugimenduak. Giroa gristu zuten adierazpen arrazista eta xenofoboei aurre egiteko asmoz sortu zen, 2014ko uda ostean. Hainbat esparrutako eragileak elkartu zituzten horretarako, eta, mugimenduko kideen iritzian, “modu positibo batean gai izan zen aldarrikatzen genuen hiri plurala, solidarioa eta bidezkoa erakusteko”. Apirilaren 18an egin zuten jaian azaleratu zen Gasteiz hori, grisa koloreztatzea ekarri zuen jaiegunean.

Mugimendu haren izaera, ezaugarri, ibilera eta abar azalduz, dokumentala osatu dute orain. Besteak beste, Karmele Jaio, Blanca Urgell, Unax Ugalde, Jose Angel Cuerda, Iban Zaldua, Juan Ibarrondo, Iñaki Iriondo eta Pascal Dione agertzen dira kameraren aurrean mugimenduaren nondik norakoak azaltzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.