'Joseba'-ren akordeoia eta EH Bilduren 'mugimendua'

"Alderdiaren garaia" iritsi dela aldarrikatzen duen bideo bat argitaratu du EAJk. Abizenik gabe izendatu dituen Josebak, Garikoitzek, Irunek, Olatzek, Mikelek eta Jaimek kantua abesten dute, instrumentuak joz.

2016ko irailaren 15a
12:13
Entzun

Orain, dena da kolore eta dena da argitasuna" EH Bildun. Hala esan zuen atzo Joseba Egibar EAJren hautagaiak mitinean. Baina bera ez da gutxiago izan: akordeoia hartu, eta kantuan azaldu da kanpainan. EAJk atzo publiko egin zuen bideoan akordeoia jotzen eta kantuan ageri da, "alderdiaren garaia" dela aldarrikatuz.

[youtube]https://youtu.be/xP4qkmqo1Ak[/youtube]

Egibarrek aipatutako "kolore eta argitasunaren" seinale, techno musikarekin osatutako bideoa argitaratu du EH Bilduk. Hitzik ez du bideoak; mobilizazioetako oihuak eta txaloak entzuten dira nagusiki. Eta, une batean, musikaren erritmoan Arnaldo Otegiren ahotsa entzuten da: "Goazen behingoz martxan jartzera prozesu independista bat herri honetan". Horrekin batera, "mugimendua" hitzaren hainbat definizio ematen ditu EH Bilduk.

[youtube]https://youtu.be/MdIt8a_PKl8[/youtube]

Estetikaren kontuarekin umorea egin zuen Egibarrek, haien kontrako mezua zabaltzeko gero. EH Bilduri onartu zion jeltzaleei zerbaitetan pentsarazi diela: "Etxetik ateratzerakoan, mitinera baldin bazoaz, begiratu nola zoazen jantzita. [...] PNVkoak baino hobeto janzten hasi dira".

Koloreen kontua kanpainako aurreneko ekitaldian bertan atera zuen Maddalen Iriarte EH Bilduko Gipuzkoako zerrendaburuak. Hala esan zuen: "Grisak beraiek dira". (Bideoaren 1:29an)

[youtube]https://youtu.be/qn4m8UqoCtg[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.