Euskal presoak

'Langraiz bidea' hartu zuten lau presori onurak emango dizkiete

Espainiako Auzitegi Nazionalak erabaki du lau presori espetxe onurak ematea. Laurak, zigorraren azken fasean daude.

Zaballako espetxerako kartela. ADRIáN RUIZ DE HIERRO, EFE
2017ko azaroaren 8a
19:07
Entzun

Jose Luis Castro Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileak onartu egin du Rafael Caride Simoni, Aitor Boresi, Jorge Uruñuelari eta Luis Maria Carrascori espetxe onurak ematea. Lauren kasuan onurak ematearen alde agertu zen fiskala ere. Langraiz bidea hartutakoak dira eta zigorraren azken fasean daude. Ibon Etxezarretaren auziari buruz erabakitzea falta zaio orain epaileari.

Orain batzorde bat bilduko da zigor arintze hori nola aplikatu erabakitzeko: aurreneko biei eskumuturreko telematikoa jarri edo tartean behin sinatzera joatera derrigortu erabaki beharko du; Carrascori asteburuetan kartzelarik ateratzeko baimena emango diote eta Uruñuelari balditzapeko askatasuna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.