ETAren desarmatze zibilari buruz eta haren inguruan argitaratu berri duen liburuari buruz elkarrizketa egin diote Enekoitz Esnaola kazetariari BBCn. Ostiralean argitaratu zuten sarean, eta asko ari dira aipatzen sare sozialetan. BBCk berak behin baino gehigotan zabaldu du Twitterren, eta handik hartuta zabaldu dutenak ere asko izan dira. Birtxio ugari izan dituzte, gainera, txio horiek: 3.000 pasa. Bestetik, Bea Talegonek PSOEko kide ohiak idatzitako txioak ia 5.000 birtxio ditu. Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidenteak atsegite bat egin du.
#MarcaEspaña en la BBC
— Bea Talegón (@BeatrizTalegon) 2017(e)ko abenduak 9
BBC Mundo | “El de ETA fue el único caso en el mundo en el que una organización armada estuvo dispuesta al desarme y el Estado se negó” - https://t.co/bxmDGza1zU sobre todo se negó el PP. Le debemos La Paz a Eguiguren y a @ArnaldoOtegi sobre todo
Luhuso: ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuari buruz egindako elkarrizketan, Esnaolak kontatzen du ETAren desarmearena kasu "berezia" izan dela, Espainiako Gobernua izan delako munduko gobernu bakarra baldintzarik gabe armagabetu nahi zuen erakunde bat aurrean edukit eta uko egin ziona.
Horiek horrela, ETAk modu berriak topatu behar izan zituen, eta, Esnaolak liburuan kontatzen duenez, "gizarte zibilaren esku" utzi zuen ardura teknikoa eta politikoa, azkenean. Hark ardura hori bere egin, eta desarmea bururaino eraman zuen apirilaren 8an. 2011tik ordura arteko xehetasun guztiak jaso ditu Esnaolak liburuan, protagonisten hainbat elkarrizketarekin.