HEZKUNTZA

'Lur eta Amets. Euskal Herriaren Historia' egitasmoa aurkeztu dute

Ikastolen Elkarteak, Elkar-ek eta Katxiporretak elkarlanean abiarazitako proiektua da.  

2015eko urriaren 29a
12:07
Entzun

Aurkezpenean parte hartu dute proiektua aurrera atera duten egile eta koordinatzaileek, eta hitza hartu dute Aintxine Mendizabalek, proiektua koordinatzen ari denak, Lotura Filmseko arduradun Juanba Berasategik eta Uxue Alberdik.  Ikastolen Elkarteko Koldo Tellituk, Katxiporretako Joxe Mari Agirretxek eta Elkar-eko Olatz Osak ere parte hartu dute eta Osak hitz egin du hiruen izenean.  Aurkezpena Maddalen Iriarte kazetariak gidatu du.

"Gure herriaren historiaren irakurketa geure ikuspegitik berreraiki eta eskuragarri jartzeko asmoz sortu da proiektua", azaldu dute: "Gaztetxo eta haurren beharrei begira pentsatu baina familia osoarentzat ere baliagarriak diren edukiak garatu dira proiektu honetan. Gure herriaren historiaren kontakizuna modu atsegin eta errazean azaltzea dute helburu egitasmo honetako argitalpen guztiek, hala nola ezagutza-liburuak, ipuinek, jokoek…".

Dei Gaztelumendik sortu ditu Lur eta Ametsen irudiak. Jose Angel Lopetegik, Iñaki G. Holgadok, Angel Espinosak, Jorge Madejonek eta Patxi Pelaezek egin dituzte ilustrazioak. Eta ilustrazio lanak zuzentzen Juanba Berasategi aritu da.

Hainbat euskarritan prestatu dituzte materialak: ezagutza liburua, ipuinak eta mahai jolas bta, besteak beste. Atari digital bat ere prestatu dute, haur eta gaztetxoei zuzendua: "Gailu digitalak erabiliz burutzen duten aisialdi unean Euskal Herriaren historiara hurbiltzeko tresnak eskaintzen dizkiete Lur eta Ametsen atari digitalak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.