Hezkuntza

'Makina bat taupada' lelopean ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren jaia

Errenterian egingo dute 28. jaia, 2019ko ekainaren 2an. Gaur egin dute aurkezpena EHIGEko, Koldo Mitxelena ikastetxeko eta Errenteriako Udaleko ordezkariek.

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren aurkezpena. ANDONI CANELLADA, FOKU
2018ko uztailaren 18a
13:58
Entzun

Euskal Eskola Publikoaren jaia da EHIGE gurasoen elkarteak ikastetxe publikoekin elkarlanean urtero antolatzen duen ekitaldirik garrantzitsuena. Gaur egin dute Errenterian (Gipuzkoa) datorrenaren aurkezpena: 2019ko ekainaren 2an izango da.

Bertan egon da Koldo Mitxelena Errenteriako ikastetxe publikoko gurasoetako bat, Maialen Oliveri, eta irudiaren eta leloaren esanahiak azaldu ditu. Makina bat taupada leloarekin garrantzia eman nahi izan diote industrializazioari, "herriko bereizgarri delako". Oliverik jakinarazi du tradizioz kanpotik jende asko etorri izan dela industrian lan egitera, eta horrek "aniztasuna" eta "aberastasuna" eman dizkiela herriari eta ikastetxeei. Hari horri tiraka, pertsonaz osatutako engranaje bat aukeratu dute jaiaren irudia osatzeko. "Engranaje horrek elkartasuna, bizikidetza eta inklusibitatea irudikatzen ditu, denon artean makina handi bat osatuaz".

Pozik agertu dira festa Oarsoaldean ospatuko den lehen aldia delako. Julen Mendoza alkateak eskerrak eman ditu Errenteria hautatzeagatik, eta goraipatu du Koldo Mitxelenako guraso elkartea egiten ari den lana. "Hezkuntzak gizarteko erronkei erantzun behar die, eta borroka horretan, indarra emango digu horrelako jai bat hemen antolatzeak", adierazi du alkateak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.