Gipuzkoako hondakinak

'Manifreestyle' jendetsua, errausketa plantaren kontra

Ertzaintzak herenegun atxilotutako bi lagunen auzia artxibatu egin du epaileak. Jende ugari bildu da manifreestyle alai eta koloretsuan. Bideoa: Gipuzkoa Zutik. Un ejercito por la vida #BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/UC8R5muQNa — Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 2016(e)ko ekainak 4

2016ko ekainaren 4a
11:22
Entzun

Desberdina izan da gaur 18:00etan Donostian Gipuzkoa Zutik-ek antolatuta egin duten manifestazioa. Freestyle izena jarri diote, eta, ibilbidean, kalejira eta kontzertuak izan dira. Jendeari "bizipoza" eta ideiak emateko eskatu diote, gainera. Emaitza alaia, koloretsua eta jendetsua izan da.

Larunbata izanik, jende mordoxka ari da inguratzen Gipuzkoa Plazara. Goizean azoka egin dute; 13:00etan, aurrera begira mugimenduak izan behar lukeen jarreraren inguruko batzarra egin dute, eta, ondoren, bazkaria. Mikrofono irekiarekin eta Herria dantzan ekitaldiarekin egin dute 18:00ak arteko denbora.

Bestalde, gaur jakin da epaileak artxibatu egin duela ostegunean atxilotu zituzten bi lagunen kontrako auzia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.