2005etik 2009rako legealdian, Gabriel Inclan Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu zela, Osakidetzan ustez izandako irregulartasunak ikertu dituzte Marguello auzian. Gurutzetan Kalitate arduradun zen orduan Juan Carlos Marguello, eta, salaketaren arabera, hainbat kontratu eman zizkioten haren inguruko enpresa bati, legea bete gabe.
Lau lagun ikertzen ari dira auzian; horien artean, Osakidetzako hiru goi kargu ohi. Martxoaren 3an kaleratu zuen autoa Yolanda Paredes epaileak, eta hamar eguneko epea dute fiskaltzak eta akusazioek ahozko epaiketa egitea eskatzeko.
Lau ikertuak Marguello bera, Maria Nieves Fernandez, Rafael Cerdan Jaurlaritzako Osasun sailburuorde ohia eta Jose Ramon Elorriaga Bizkaiko Aldundiko Osasun zuzendari ohia. Epailearen iritziz, ikertuek "adjudikazio publikoetan mesedeak" lortu zituzten, horien bitartez "jaso behar ez zuten diru publiko kopuru handia jasoz".