Kazetaritza

'Martin Ugalde gogoan' goiburupean egingo da aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Deialdia ireki du Andoaingo Udalak, eta azaroan ezagutuko dira irabazleak

Estibalitz Alkorta, Alexander Huitzi eta Patxi Baztarrika, aurkezpenean. IREKIA
2021eko apirilaren 20a
16:31
Entzun

Kazetaritza Saria eta Komunikazio Saria banatuko ditu aurten ere Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak. Andoaingo Udalak Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean antolatu ohi duen sariketaren deialdia egin du. 'Martin Ugalde gogoan' goiburupean egingo da aurtengo sariketa.

Deialdiaren berri emateko agerraldia egin dute Donostian, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Estibalitz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara sustatzeko zuzendariak, Alexander Huitzi Alfonso, Andoaingo Udaleko Euskara zinegotzi eta alkateordeak, eta Patxi Baztarrika Andoaingo euskara teknikariak.

XXXIII. edizioa da aurtengoa. Duela bi urtetik  hona indarrean jarritako berrikuntzei jarraipena emanez, kazetaritza saria eta komunikazio saria banatuko dira. Gainera, finalistak ere izendatuko dira, Kazetaritza sarirako lau eta Komunikazio sarirako beste lau, gehienez. Sarituak izateko hautagaitzak proposatzeko aukera izango du edonork, norberak bere burua edo nornahik beste norbaiten aldeko proposamena egin ahal izango du, baina finalistak nahiz saridunak erabakitzeko ez da nahitaezko baldintza izango aldez aurretik hautagaitza aurkeztea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.