'Minigonaren jaia' debekatu du Gasteizko Udalak, "sexista eta baztertzaile" izateagatik

Minigonarik motzenarentzako eta probokatzaileenarentzako sariak zituen iragarriak jaiak.

2018ko apirilaren 26a
07:12
Entzun

Gasteizko Perseus tabernak Minigonaren jaia zuen antolatua apirilaren 28rako, baina ekitaldia debekatu egin du Gasteizko Udalak, izaera "sexista eta baztertzailea" duela arrazoituta. Jaiak minigonarik motzenarentzako eta probokatzaileenarentzako sariak zituen iragarriak. Horrez gain, edaria debalde eskaintzen zuen jaira minigonan joaten zirenei, eta edari botilak doan minigonarekin jantzita bertara agertzen ziren bost neskaz osatutako taldeei.

Udalak gogorarazi du Ikuskizun Publkoen eta Dibertimendurako Ekintzen legeak debekatu egiten dituela "indarkeria, arrazakeria, xenofobia, sexismoa eta beste edozein bazterkeria mota" sustatzen duten ikuskizunak. Baita "giza duintasunaren aurka" egiten dutenak ere. Debekatu duen jaiak "emakumearen duintasunari eraso" egiten diola deritzo udal gobernuak.

Era horretako jaiak ospatzeak isun ekonomikoekin zigortzen direla ere nabarmendu du udalak. Gogorarazi duenez, 30.000 eta 150.000 euro arteko zigorra jaso dezake halako ekitaldi bat antolatzen duenak, eta lokalare itxiera ere izan dezkae ondorio, hiru urtez.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.