Gizartea

'Mozal legea' ez ezartzeko eskatuz Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako akordioaren kontra egin du Urkijok

PPk ez beste, gainerako talde politiko guztiek bat egin zuten legearen kontra astezkeneko osoko bilkuran, eta helegite baten bidez kontu hartu die orain Espainiako Gobernuko ordezkariak

arantxa iraola
2016ko ekainaren 10a
09:45
Entzun

Berriz egin du EAE Euskal Autonomia Erkidegoan Espainiako Gobernuak duen ordezkariak, Carlos Urkijok, euskal instituzioek onetsitako erabaki baten aurka. Asteazkenean, osoko bilkuran, mozal legea "ez ezartzea" onartu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusietako taldeek, PPren aurkakotasunarekin. Eta Carlos Urkijok akordio horren kontra aurkeztu duen helegitean adierazi du batzar nagusiek ez dutela horrelako erabakirik hartzeko eskumenik. Legeren bat gogoko ez badute, horren inguruko "inpugnazio" bat aurkeztu dezaketela adierazi du, baina ezin dutela hartu hura ez betetzeko erabakirik.

EH Bilduk eta PSE-EEk batera izenpetutako akordio bat izan zen batzar nagusietan onartu zutena. Horrek "harridura" eragiten diola nabarmendu du Urkijok. "Espainiako Gobernuaren agintean hogei urte baino gehiagoan egon den alderdi batek ezin du jendea horrela nahastu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.