ADIERAZPEN ASKATASUNA

'Mozal legea' oinarri gisa hartuta, isuna jarri diote 'Ahotsa.info'-ko kamerari bati

Kazetaria Maravillas gaztetxearen hustearen osteko protesten berri ematen ari zela, identifikatu egin zuen Espainiako Poliziak

2019ko urtarrileko istiluetan identifikatu zuten 'Ahotsa.info'-ko kameraria. JESUS DIGES / EFE
Ion Orzaiz.
2020ko martxoaren 10a
17:49
Entzun

NAGE Nafarroako Erreportari Grafikoen Elkarteak salatu du kasua: Ahotsa.info agerkari digitaleko kamerari  Iñigo Orduñari 960 euroko isuna ezarri diote, Herritar Segurtasunerako Espainiako Legea aplikatuz —mozal legea izenarekin ezaguna—.

Iazko urtarrilean identifikatu zuten Orduña, Maravillas gaztetxea hustu ondotik gertatutako istiluetan. Kazetaria protesten berri ematen ari zela, Iruñeko Labrit aldapan, Espainiako Poliziak identifikatu zuen.

Ohar batean, mozal legea baliogabetzeko exijitu du NAGE elkarteak, kazetari eta komunikazio alorreko profesionalen egitekoa oztopatzen duelakoan: «Araudi horrek eragotzi egiten du gure lanbidean askatasunez aritzea, eta, aldiz, oso eraginkorra da eskubideak murrizteko garaian».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.