'Mozal Legea'

'Mozal legea' salatzeko protestak, indarrean sartu eta urtebetera

Bilbon, Ertzaintzak manifestariak kanporatu ditu Espainiako Gobernuaren ordezkaritza paretik. Herritarrak zeuden espaloia hustu, eta Moiua Plazara bota dituzte.

Protestetara dei eginez egindako agerraldia, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
Ane Zuazubiskar Iñarra.
2016ko uztailaren 1a
11:29
Entzun

Duela urtebete jarri zuen indarrean Espainiako Gobernuak Herritarren Segurtasunerako Legea —mozal legea izenez ezagutua—. Urteurrena baliatuta, lege horrek eragiten dituen "neurri bidegabeak" salatzeko protestak deitu dituzte gaurko Hego Euskal Herriko hiriburuetan.

Bilbon, goizean egin dituzte mobilizazioak, Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformak deituta. Ertzaintzak kanporatu egin ditu Espainiako Gobernuaren ordezkaritza parean zeuden herritarrak; eta Moiua Plazara bidali.

Mozal legeei ez. Lege injustuak desobeditu lelopean egingo dituzte protestak Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Donostian. "Eskubide sozialak lapurtzen dizkigute, eta, aldi berean, eskubide horien alde borrokatzeko eskubidea kentzen digute", salatu dute antolatzaileek.

Antolatzaileek azaldu dutenez, mobilizazioak desberdinak izango dira; baina guztiak kolektibo sozial eta politiko "pluralek" deituak. Hauek dira arratsalderako aurreikusitako hitzorduak: Donostian, Bulebarrean, 17:00etatik 21:00etara; Gasteizen, 19:00etan, Andre Mari Zuriaren plazan; eta Iruñean, 19:00etan, Espainiako Gobernuaren ordezkaritza aurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.