Martin Ugalde foroa

'Naparra auzia'-ri buruzko solasaldia egin dute Martin Ugalde Foroan

Jon Alonso idazlearen 'Naparra. Kasu irekia' liburua oinarri hartu dute eztabaidan. 19:00etan hasi da foroa, eta zuzenean eskaini du BERRIAk.

2021eko apirilaren 22a
17:16
Entzun

Jose Migel Etxeberria Alvarez Naparra (Iruñea, 1958) 1980ko ekainaren 11n desagertu zen, Ziburun (Lapurdi). Komando Autonomoetako kidea zen, eta 1978tik zegoen errefuxiatuta Iparraldean. Geroztik ez dago haren arrastorik.

Naparra. Kasu irekia (Elkar) liburua argitaratu zuen iaz Jon Alonso idazleak. Naparraren ibilbidea aztertu du Alonsok, haren desagertzearen inguruko hipotesiak, eta ekintzailearen gorpuzkiak topatzeko egin diren saioak. Espainiako eta Frantziako Poliziak eta justiziak desagerpena argitzeko egin dutena –eta egin ez dutena– aztertu du. Konpondu gabeko kasuaren eta horren aurrean etsi ez duen familia bat dagoela kontatu du.

Izan ere, Naparraren senide bat eduki du Alonsok aldamenean gaurko foroan: Eneko Etxeberria, ekintzailearen anaia. Elixabete Garmendia kazetariak gidatu du eztabaida.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.