Iñigo Iruin abokatuarekin batera Espainiako Auzitegi Nazionalean izan da gaur Paco Etxeberria auzi medikua. Naparra auzian esku hartzeko prest agertu da. Izan ere, Auzitegi horrek berriz ireki du Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren auzia (Iruñea, 1958), Espainiako zerbitzu sekretuetako kide ohi batek Iñaki Errazkin kazetariari emandako informazioa jakin ostean. Mont-de-Marsanen (Frantzia) lurperatuta dagoela jakinarazi zion.
1980ko ekainaren 11n desagertu zen Jose Miguel Etxeberria Naparra (Iruñea, 1958) Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea. Urte asko pasatu dira, baina Etxeberriak ez du dudarik egiten gorpuzkiak topatuko balira haiek identifikatu daitezkeela. Horretarako prest agertu da gainera. Baina, aurrena gorpua topatu behar dela azpimarratu du.
Hain justu, hilotza topatzeko, Mont-de-Marsaneko toki zehatz hori arakatzeko baimena eskatuta dauka Moreno epailean, hango Auzitegiari.