Hezkuntza

'On line' unibertsitatearen ezinak zeresana eman du

Iñaki Alegriak UEUko zuzendari postua utziko du otsailean. On line unibertsitatea sortzea zuen helburu, eta frustratuta doa ez duelako lortu. Egitasmoak zein arazo topatu dituen azaldu du, eta horrek zeresana eragin du sareetan.

Iñaki Alegria, artxiboko irudi batean. JON URBE, ARGAZKI PRES
2017ko azaroaren 18a
22:27
Entzun

Hainbat lagunek eman dute on line unibertsitatearen inguruko iritzia Twitterren, Garikoitz Goikoetxea kazetariak Iñaki Alegriari egindako elkarrizketa baliatuta. Bide batez, egindako lanagatik eskerrak eman dizkiote Alegriari.

Gauza onak ere aipatu ditu Alegriak. Hemen galdera erantzun bat, horren erakusle:

"Bestela, zer moduz dago UEU?

Oso ondo. Proiektu horrekin batera, planean jaso genuen on line tituluak ematea, eta metodologia bat landu dugu. Gazteena da beste alor bat, eta Ikergazte antolatu dugu. Ikerlari gazteetan gero eta euskaldun gehiago daude, eta pentsatu genuen foro bat egitea. Oso harrera ona izan du. 2019an Baionan egitea da asmoa. Hirugarrenetik, alde nazionala: beherakada handia izan genuen laguntzetan, eta Iruñeko eta Baionako lanpostuak hutsik geratu ziren. Nafarroan aldatu dira gauzak, eta lankidetza oso interesgarria daukagu. Baionan, Ikergazterekin-eta, bulegoa indartu nahi dugu".

Honela dio Alegriak berak: "Batxilergoa bukatu berri dutenentzat ekarpen handia da aurrez aurreko unibertsitatea; bizitzako esperientzia bat da, eta bultzatu beharko litzateke gurasoen etxetik kanpo bizitzeko aukera. Baina hori gauza bat da, eta beste bat, bizialdi osoko irakaskuntza: lanean ari den jendea, ikasketak utzi zutenak... Horretarako da on line bidezkoa. Oso inportantea da hiru arrazoigatik: euskaldunei euskaraz ikasteko aukera emateko; lankidetza bultzatzeko Nafarroaren, EAEren eta Iparraldearen artean; eta, berrikuntza aldetik, ikasketez gain beste trebezia batzuk lortzen direlako on line bidez".

"Herrigintza" gisara ikusten du Alegriak berak ere UEU: "Gauza bat ikusi dugu EHUrekin, Jaurlaritzarekin eta halakoekin izaniko harremanetan: esan digute UEU pribatua dela —espero ez genuen sektore batzuetan ere bai—, eta lankidetzarako errezeloak daude. Lan egin behar dugu UEU gehiago ezagutarazteko, eta ezagutzen duten batzuengan kontzientzia lana egin behar da. Guk ez daukagu pribatutzat geure burua, ez lan egiteko moduan, ez helburuetan: ez goaz ez dirua irabaztera, ez elitismora, ez isolatzera. Lankidetza aipatzen dugu behin eta berriro. Publikoen eta pribatuen artean gu hirugarren sektorea izanik, herrigintza, hor aukera handia dago proiektu partekatuak bideratzeko".

"Batzuek uste dute ez dagoela heldutasun hori; gobernuan eta inguruan daudenek ez dute argi. Lankidetzan nahi ditugun unibertsitateek joera defentsiboa dute, lehia gisa ulertzen dute. Ezetz uste dugu guk: beste publiko batentzat da on line unibertsitatea; lehia UNEDentzat [Urrutiko Hezkuntzako Espainiako Unibertsitatea] izan daiteke, ez besteentzat".

Irakurri elkarrizketa osorik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.