"Gaur egun eta hemen utopia zeri deitzen diogun aztertzeko, gizartea eraldatzeko borroka eremuak non dauden zehazteko, eta zer iruditeria kolektibo eraiki eta partekatzen ari garen hausnartzeko, nola berritu dezakegun pentsatzeko". Horretarako dira jardunaldiak, Lorea Agirre Jakin-eko zuzendariak azaldu zuenez.
[youtube]https://youtu.be/vz6hMUuGFBQ[/youtube]
"Nostalgiarik gabe" atzera begiratuko dute, 68 maiatzera. Garai hura Euskal Herrian ere aldaketa garaia izan zen; Agirreren arabera, "garai zaharraren amaiera eta berriaren sorreraren esperantza irudika zezakeen". Eta, handik, gaur egunera: "Gogoeta kolektiboaren bitartez, nora goazen edo nora joan nahiko genukeen begitantzeko".
[youtube]https://youtu.be/D8Wnw_Reh4Q[/youtube]
Bederatzi aditu elkartuko dituzte horretarako, eta zortzi hitzaldi emango dituzte bi egunetan. BERRIAk zuzenean emango ditu haiek guztiak, webgunean. Ostegunean, Amaia Lasak, Alba Garmendiak eta Eduardo Apodakak parte hartu zuten.
Hemen egitaraua:
Osteguna:
-09:00-09:30 Harrera eta material banaketa.
-09:30-09:45 Lorea Agirre Dorronsoro (Jakin): Utopiari sarrera.
-09:45-10:45 Amaia Lasa (idazlea, poeta eta irakaslea): Nondik gatoz, non gaude.
-11:00-11:30 Atsedenaldia.
-11:30-12:30 Alba Garmendia (EHUko Filosofia Saileko doktoregaia): Utopia klasikoak eta berriak.
-12:30-13:30 Edu Apodaka (EHUko Soziologia irakaslea): Praxia, pragmatismoa eta utopia elkartzen diren tokia.
-13:30-14:45 Bazkaria.
-15:00-15:45 Uzuri Aboitiz (Universitat de Barcelonako Gizarte Antropologia Saileko doktoregaia): Zaintzak erdigunera. Aukerak, arriskuak eta zenbait galdera.
-15:45-16:30 Bego Zearreta (Bizkaiko adinekoen egoitzetako langile grebalaria): Zaintzaren aldeko borroka.
Ostirala:
-09:30-10:30 Iñaki Barcena (EHUko Politika Saileko irakaslea): Eko-Sozialismo-Feminista, utopia berri bat?
-10:30-11:15 Anaiz Agirre eta Xabier Harlouxet (Bizi mugimendua): Alternatiba burujabe bat lantzen.
-11:15-11:45 Atsedenaldia.
-11:45-12:30 Bego Huarte (Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma): Harrera herria nola antolatu.