EPAIKETAK

04/08 eta Askapenako auziak eskubide zibil eta politikoen urraketatzat jo ditu Friendshipek

Euskal Herriko bake prozesuaren alde sortutako Europako Parlamentuko taldearen arabera, sumario horiek ez dute laguntzen baldintza egokiak sortzen prozesua gara dadin.

Pernando Barrena, Auzitegi Nazionalera 04/08 auziko epaiketako saio batera sartu baino lehen. J. DANAE / ARGAZKI PRESS
2015eko abenduaren 22a
07:59
Entzun

Abenduan zehar ari dira epaitzen 35 lagun 04/08 sumarioaren epaiketan, eta urri-azaroan epaitu zituzten Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Unai Vazquez, David Soto eta Gabi Basañez Askapeneko kideak. Epaiaren zain daude bostak.

Bi auzien inguruan ohar bat plazaratu du Friendshipek. Askapenaren kasuan, ohartarazi du "29 urte baino gehiago nazioarteko elkartasuna sustatzen" eta legalki jardun duen elkarte bat dela eta debekatua izateko arriskuan dagoela. Vazquezek Friendshipi azaldu zizkion auziaren nondik norakoak abenduaren 8an.

Martina Anderson Sinn Feineko europarlamentari eta Friendshipeko kideak eskatu du epaiketa horiek amaitu, eta errespeta daitezela herritarren oinarrizko eskubideak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.