KPI Kontsumorako Prezioen Indizeak martxoan gora egin du Hego Euskal Herrian, INE Espainiako Estatistika Institutuak eman dituen datuen arabera: %0,9. Urteartekoa %2,4koa da, eta urte hasieratik pilatutako tasa, berriz, %0,3.
Lau probintzietan igo dira martxoan prezioak, baina bereziki Nafarroan: %1,3 igo da KPI otsailetik. Bizkaian eta Gipuzkoan %0,9 igo dira, eta Araban %0,6.
Urte batetik besterako alderaketa eginez gero, Araban eta Bizkaian igo dira gehien prezioak: %2,6 batean zein bestean. Nafarroan %2,2 garestitu dira iazko martxotik aurtengora, eta Gipuzkoan %2,1.
Ekonomia
%0,9 garestitu dira prezioak Hego Euskal Herrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu