Jarrai-Haika-Segi auzia

10 eta 112 urte arteko espetxe zigorrak eskatu ditu Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 'Segi-Haika auziko' 42 auzipetuentzat

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskal Enrique Molinak guztira 654 urte batzen duten espetxe zigorrak eskatu ditu 'Jarrai-Haika-Segi auziagatik' auzipetuta dauden 42 lagunentzat. 10 urte eta 112 urte artekoak dira eskaerak. Gehienak, 14 urtekoak dira, eta, zehazki, Asier Tapiaren aurka egin du 112 urtekoa. Auzitegi Nazionaleko iturrien arabera, urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran egingo da epaiketa, martxoaren 7an amaitzen baita auzipetuen badaezpadako espetxealdi epea.

2005eko urtarrilaren 4a
16:07
Entzun
85foliotan bildu ditu Enrique Molina fiskalak 'Jarrai-Haika-Segi auziko' behin-behineko ondorioak, eta, besteak beste, auzipetu bakoitzari zer egozten dion eta bakoitzaren aurka zer zigor eskatzen duen zehazten du.

42 auzipetuetatik 8ri "erakunde terroristari laguntzea" leporatzen die, eta 10 urteko espetxe eskaera egin du haietako bakoitzarentzat. Beste 33ri "erakunde terroristako kide izatea" leporatu die, eta 14 urteko kartzela eskatu du haien kontra. Azkenik, Asier Tapiaren aurka 112 urteko espetxe zigorra eskatu du.

Tapìari erasoen "arduradun zibil" izatea leporatzen diote

Asier Tapiari, "erakunde terroristako kide" izatea ez ezik, "kalte terroristatzat" jo dituen 17 delitu (15 gauzatuak eta bi saio) eta hiru etxebizitz partikularri su ematea leporatu dizkio. Tapiari erasoen "arduradun zibila" izatea leporatzen dio fiskalak, "2001eko martxoaren 6an egin zuen deiagatik". Egun hartan Haikako 15 lagun atxilotu zituzten, eta Tapiak ohar bat irakurri zuen prentsaurrekoan. Fiskalaren eskarian jasotzen denez, testu hura honela bukatzen zen: "Euskal Herriarenkontrako eraso honen erantzuleei eta laguntzaileei erantzuteko kalera aterako gara", gainera, "herri hau suntsitu eta saldu nahi dutenei haserre guztiarekin" erantzungo zietela eta ez zitzaiela "dohain" aterako esan zuen. "Deialdi horren ondorioz" autobusak eta autoak erre zirelaeta "ETAren aldeko oihuak egin ziren manifestazioak" egin zirela iritzi dio fiskalak, eta beraz, "kalte terroristadun 17 delitu" egitea leporatzen dio Tapiari.

Jarrairen, Haikaren eta Segiren aurkako prozesuan 42 lagun daude auzipetuta, baina aipatutako iturriek agertu dutenez, haietatik hamar ihes eginda daude. Gainerako gehienak espetxean daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.