Matematikak, irakurketa eta idazketa izango dira LOE legearen oinarri nagusiak. Hezkuntza Ministerioaren arabera, hiru arlo horiek oinarriak eskaintzen dizkiete ikasleei, eta behin horiek ondo menperatuta, errazagoa egiten zaie ikasleei bestelako ezagutzak barneratzea. Bestalde, ikasleen eboluzioa kontrolatzeko asmoa dauka LOE lege berriak, eta 10 eta 14 urterekin azterketak egingo zaizkie ikasle guztiei.
PSOEk sustatutako lege berriak DBHn eragingo ditu aldaketa nabarmenenak. LOE lege berrian indarrean jartzen dutetean, bi ikasturte errepikatzeko aukera izango du ikasleak. PSOEk sustatutako lege berriarekin, ikasleek hiru ikasgai utzi beharko dituzte gainditu gabe ikasturtea errepikatzeko, baina zentroko iraskasleek hala erabakitzen badute, ez du errepikatuko; lau ikasgai gainditu ez dituenak derrigorrean errepikatu beharko du. Bestalde, DBHko 3. ikasturtean ikasleak ez dira bananduko beren errendimenduaren arabera, PPk Kalitatearen Legearen bidez egin nahi zuen moduan. Ikasleek ikasgai gutxiago izango dituzte —zortzi, 11 beharrean—, eta atzerriko bigarren hizkuntza ikasteko auketa izango dute. DBHko azken ikasturtea —laugarrena— askoz espezializatuagoa izango da, eta ikasleak etorkizunean ikasi nahi duenera moldatu ahal izango ditu ikasgaiak.
Aurkeztutako zirriborroan agertzen denez, batxillerreko bi ikasturteak gainditzen dituen ikasleak titulua esku artean izango du errebalida egin gabe, baina, unibertsitatera sartu aurreko selektibitate azterketa bere horretan mantentzen du.
HEzkuntza
10 eta 14 urteko ikasleei azterketa egingo zaie, eboluzioa ikusteko
Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak erkidego autonomoetako hezkuntza eragileei aurkeztu dien Hezkuntzako Lege Organikoaren (LOE) zirriborroaren arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleek ikasturtea errepikatu beharko dute lau ikasgai gainditu ezean, 5 urterekin beste hizkuntza bat eta informatika ikasten hasiko dira eta 10 eta 14 urterekin azterketak egingo zaizkie ikasle guztiei, izandako eboluzioa nolakoa izan den jakiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu