Udalbiltzaren aurkako auzian auzipetutako 22 lagunentzat 10 eta 15 urte bitarteko espetxe zigor eskaerak egi nditu Juan Moral Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak. Auzipetu guztiei "erakunde terroristako kide" izatea leporatu die, eta, horrenbestez, 10 urteko zigor eskaera egin du bakoitzarentzat. Delitu hori ez ezik, diru publikoa bidegabeki erabiltzea leporatzen die lau laguni -Joseba Garmendiari, Loren Arkotxari, Xabier Alegriari eta Xabier Iragorriri-, eta aurrekoaz gain, beste 5 urteko eskaera egin du haien kontra; 15 urtekoa guztira.
Fiskalaren arabera, Ekinek jarri zuen abian Udalbiltza, eta Ekin ETAren adar politikoa zen. Behin fiskalak eskaera eginda, epaiketa data ezarri beharko du Auzitegi Nazionaleko Zigor Salak.
Auzi politikoak
10 eta 15 urte bitarteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak Udalbiltzako arduradunen aurka
22 lagun daude auzipetuta. Ezker Abertzaleko hautetsien Udalbiltza ETAren egitasmoa dela argudiatu du eskaera horiek egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu