10 konpromiso

2012ko urriaren 10a
00:00
Entzun
'Ibarretxe planik' ez. Hitz eman du edozein izen duela ere, Ibarretxe plan guztien kontra egingo duela. «Erabakitzeko eskubidearen eufemismoa baliatuz, aurreneko eta bigarren mailako herritarren artean zatitu nahi gaituzte».

Autogobernua. Euskal autogobernua defendatuko du,«aniztasunean eta dibertsitatean bizitzeko modu bakarra delako».

Komunitate Politikoa. Autogobernua defendatzeko hitza eman du «historian aurreneko aldiz Komunitate Politiko gisa eratu gaituelako».

Aurrerabidea eta ongizatea. «Autogobernuak ekarri digu aurrerabide eta ongizate mailarik onena».

Gizarte kohesioa. «Autogobernuak bermatzen du gizarte kohesioa».

Arau demokratikoak. «Arau demokratikoak hautsiz egin nahi den aldaketa saio guztien aurka» azaltzeko konpromisoa hartu du.

Berdintasuna. Hitz eman du «pertsona guztientzat duintasun eta eskubide zibil eta politikoen berdintasuna» defendatuko dituela.

Nortasuna. «Muturreko jarrerarekin» defendatuko du Lopezek «norberaren identitaterako eskubidea».

Babesgabetasuna. «Herritarrentzat babesgabetasuna» dakarten proiektuak ez dituela onartuko hitz eman du. Independentzia da haietako bat: «Gure erretiratuen pentsioak arriskuan jarriko lirateke».

Abentura subiranistak. «Espainiatik ateratzeko Europatik ere aterako gaituzten abentura subiranistei» kontra egingo diela hitz eman du. Europako Batasunean bizi nahi du, «askatasunen, eskubideen eta elkartasunaren markoa delako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.