garraioa
10 urte bete ditu Bilboko metroak
Bilboko metroak lehen ibilbidea egin zuenetik 10 urte betetzen dira gaur, eta ospakizun ekitaldi ugari egiten ari dira. Orain arte egindako lanarekin pozik dira metroaren kudeatzaileak, izan ere, jarritako aurreikuspenak bete dituztela iritzi diote.
Aurrera begira erronka berriak ere baditu Bilboko metroak. Datorren urtean Portugaletera iritsiko da, 2008an Santurtzira eta 2011n Basaurira. Hirugarren adarra ere sortzekotan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu