Irudia. Soraluze
10 URTE SAKABANAKETAK HIL ZITUELA
Duela hamar urte hil ziren Asier Heriz eta Iñaki Saez soraluzetarrak Avilako espetxera (Espainia) Lurdes Txurruka presoa bisitatzera zihoazela, istripuz. Larunbatean hainbat ekitaldi egin zituzten Soraluzen, bi herritarrak oroitzeko eta sakabanaketa salatzeko. Goizean, ekitaldi bat egin zuten Kortazar mendian haien omenez jarritako monolitoan; arratsaldean, beste ekitaldi bat egin zuten plazan. Istripuak amaitzeko modu bakarra sakabanaketa amaitzea dela esan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu