100.000 pertsonak baino gehiagok ikusi zuten hauteskunde eztabaida

Azken hamabost urteotan ikusle gehien izan duen hauteskunde eztabaida izan da, %5,6ko pantaila kuotarekin. Twitterren ere arrakasta izan zuen #i25Debatea traolak.

Hautagaiak eta Xabier Usabiaga aurezlea, astearteko eztabaidan. ETB
2016ko irailaren 14a
16:41
Entzun

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, hautagaien arteko eztabaida eman zuen asteartean ETB1ek. 100.000 pertsonak baino gehiagok ikusi zuten uneren batean saioa, Kantar Media neurketa sistemak emandako audientzia datuen arabera. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %5,6ko pantaila kuota izan zuen saioak, eta Twitterren ere #i25debatea traola Espainiako Estatuko joera nagusien artean izan zen. Euskaraz idatzitako txioen artean, berriz, aurrena.

Neurketaren arabera, audientzia metatua, hau da, eztabaidak iraun zuen bitartean ETB1ekin bat egin zutenen kopurua, 102.000 pertsonakoa izan zen. Batez besteko audientzia, berriz, saioa osorik ikusi zutenen kopurua, 34.000 ikuslekoa izan zen.

Pantaila kuota ohikoa baino askoz handiagoa izan zen, eta azken hamabost urteotan gehien ikusitako euskarazko hauteskunde eztabaida izan zen.

Ostegunean egingo du hedabide publikoak gaztelaniazko eztabaida, ETB2 katean. Iñigo Urkullu (EAJ), Miren Larrion (EH Bildu), Idoia Mendia (PSE-EE), Alfonso Alonso (PP) eta Pili Zabala (Elkarrekin Podemos) izango dira bertan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.